- Xabier Isasa txirrindulari urretxuarrak profesional mailan debutatu zuen ostegunean, Mallorcako challengeko Port d’Alcudia-Port d’Alcudia lasterketan. Bukatzea lortu zuen. 53. postuan sailkatu zen, irabazlearengandik 9 segundora. 23 urtekoen artean laugarren onena izan zen. Gaur eta bihar Mallorcako challengeko azken bi lasterketetan parte hartuko du.