Gehien maite dituenaz inguraturik bete ditu Gregoria Goya Miguelek 103 urte. Miguelek lore sorta bat eta Beasaingo alkate Leire Artolaren zorion-gutuna jaso ditu, beasaindar guztien izenean. Koronabirusaren pandemiarengatik, Artola ezin izan da aurrez aurre Goya Miguel zoriontzera gerturatu Arangoiti egoi-tzara.