- 2021eko abenduaren 31ko San Silvestre lasterketa bertan behera geratu zen Lazkaon. Azken asteetako covid-19 kutsa-tzeen hazkunde esponentzialaren aurrean, Lazkaoko Udalak urteko azken eguneko krosa ez ospatzea erabaki zuen, guztien osasuna babesteko.

Hala ere, lazkaotar ugari lasterketan izena emanda zeuden jada. Horregatik, San Silvestrean izena emandako herritarrek lasterketako kamiseta lortu ahal izango dute.

2022ko urtarrilaren 12tik aurrera elastikoa eskuragarri egongo da Lazkaoko udaletxeko harreran.

2021eko San Silvestrearen leleoa ondorengoa zen: Lazkao, hegoak harro: 2021eko San Silbestrea.

Parte-hartzaileen artean banatuko diren kamisetek leloa islatuta izango dute.