- Banatu dira Goierrin indarkeria matxistarik ez! sormen lehiaketako bigarren edizioko sariak.

36 lan desberdin aurkeztu dira lehiaketara; hamalau Lazkaotik, hamar Beasaindik, zazpi Ordiziatik, bi Legorretatik, eta bana Altzagatik, Ataunetik eta Idiazabaletik.

Aurreko urtean baino parte-har-tze txikiagoa izan bada ere, antolatzaileak pozik azaldu dira parte hartu duten guztiekin. Gainera, iaz ez bezala, herri gehiago batu dira sormen lehiaketara.

Lazkaoko eta Ordiziako talde feministak, eta Goierriko gizarte langile batek osatutako epai-mahaia izan du lehiaketak.

Epaimahiak aurkeztutako bideoak ikusi eta aztertu ondoren, horrela banatu zituen sariak: Lehenengo saria, Emakumeenganako indarkeria estetikoak LH5 San Benito (Lazkao); bigarren saria, Bertsoa (Lazkao); hirugarren saria Itxuraren errespetua beti (Beasain).

Bestalde, lau aipamen berezi ere banatu ziren.