- Beasaingo Udal egutegiak euskararen presentzia bultzatu nahi du. Horretaz gain, udalerriko ohiturak, tokiak, zaletasunak, kirola, ondarea eta jendartea erakustea du helburu.

Egutegia herritarren parte-hartzearekin sortu da. Bertan azaltzen diren argazkiak herritarrek egin dituzte.

Beasaingo Udalak argazki lehiaketa antolatzen du irudien aukeraketarako. 2022ko udal egutegia osatzen duten argazkien gaia Haurrak jolasean Beasainen izan da.

Lehiaketa hamahiru irudik irabazi dute, azala eta urteko hamabi hilabeteak izango direnak.

Manu Barreiro Rodriguezenak dira azala, urtarrileko eta urriko argazkiak; Lourdes Losada Pradorenak otsaileko, apirileko, uztaileko eta abenduko argazkiak; Miguel Cavero Carazorenak maiatzekoa, ekainekoa, abuztukoa eta azarokoa; Laura Compains Blancorena martxokoa; eta Aner Unanue Usabiagarena irailekoa.

Udalak doan eta euskara hutsean eskaintzen du egutegia. Igartzako Monumentu Multzoan, Usurbe An-tzokian eta Udal liburutegian lortu ahalko da. Gainera, abenduaren 14an eta 21ean azokan ere eskuragarri egongo da.

Dagoeneko, 2023ko egutegiaren gaia aukeratu da.

Pertsonekiko errespetua ardatz hartuta, herritarren jokabide eredugarriak balioan jarriko dira argazkien bidez.

Maitasun adierazpenak edo emozio ezberdinak, besteak beste, azalduko dira irudietan.

Ezinbestean, argazki guztiak Beasainen ateratakoak izan beharko dira.