- Lazkaoko Udalak herritarrei zerbitzu eta aisia aukera berriak eskaintzeko asmoz, larunbat honetan, azaroaren 20an, eta lehenengo aldiz, puzgarriak ipiniko ditu Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko igerilekuan.

Bi txanda izango dira aukeran: 8eta 9 urteko haurrentzat 16.30etik 17.30era; eta 10, 11, 12 urte dituztenentzat 17.30etik 18.30era.

Saioa doakoa izango da, baina aurrez hitzordua hartu beharko da. Bazkideek lehentasuna izango dute eta azaroaren 17ra arte izango dute ordua hartzeko aukera. Bazkide ez direnek, sarrera erosi ahal izando dute kiroldegian azaroaren 18tik aurrera.