- Gabonetara begira, aurten ere, Ordiziako Udalak jostailu bilketa antolatu du.

Bilketak bi egun izango ditu, azaroaren 29a eta 30a. 17.00etatik 18.30etara egingo dira, Dorrea eraikinaren pareko plazatxoan, KZ guneko sarreraren ondoan.

"Gabonetako jostailu bilketa antolatu dugu Ordizian haurrik jostailurik gabe geratu ez dadin", adierazi du Ainhoa Jimenez zinegotziak. Biltzen diren jostailuak beharra duten familiei bideratuko zaizkie.

Hala, Udalak eskaera egiten die herritarrei bilketan parte hartzeko eta erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden jostailuei bigarren aukera bat emateko.