- Kantaka abesbatzak, Urmaiz abesbatzak eta Kantaka orkestrak covid-19aren biktimen omenezko kontzertua eskainiko dute gaur larunbata. Musika-saioa Lazkaoko San Migel parrokian izango da, arratsaldeko 20.00etan. Gabriel Faureren Requiem Op.48 joko dute, Javier Alberdiren zuzendaritzapean. Julia Blasco izango da sopranoa eta Juan Laboreria baritonoa.