- Tobera Musika Eskolak Santa Zeziliaren omenezko kontzertua egingo du. Musikarien zaindariari eskainitako kontzertua azaroaren 18an izango da, Zegamako eskolako gimnasioan. 30 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute kontzertuan, koronabirusaren pandemiaren aurretik ohikoa zen formatuan egingo dena. Emanaldia arratsaldeko 18.30ean hasiko da eta segurtasun neurriak errespetatuko dira.