- Lazkaoko Areria Aretoak azaroa Erase Una Vez En Euskadi filmarekin estreinatuko du. Hilabete guztian zehar zortzi film eskainiko ditu haur zein helduentzat. Beste filmak Bella y El Circo Mágico, El Buen Patrón, La Familia Adams 2,El Último Duelo, Ron Da Error, Pan de Limón Con Semillas De Amapolas, y El Lobo y El León izango dira. Sarrerak online erostea gomendatzen du Areriak, www.lazkao.eus web orrialdean. Sarrerak banan-banan erosi beharrean, hamar film ikusteko 40 euroko bonoa ere eskura dute erabiltzaileek.