- Urriaren 31ko gauean, Halloween egunean, ormaiztegiarrek Arimen Gau Beltza ospatu zuten.

Bi ekimen gauzatu ziren Ormaiztegin; batetik, gaztelekutik antolatutako beldurrezko film proiekzioa eta gaztelekuaren apainketa. Bestetik, gau beltza jarduera, herriko guraso talde batek antolatua.

30 haurrek baino gehiagok Euskal Herriko ohitura zaharrak berreskuratu zituzten. Kalabazak ustu, arropa zaharrekin mozorrotu, arpegia margotu, kalabazen ibilbidea osatu eta goxokizko arimak sortu zituzten, besteak beste eta haurrak ez ezik, hainbat gurasok ere parte hartu zuten.