- Xabier Isasa urretxuarra Euskaltel-Euskadiko txirrindularia izango da hurrengo bi denboraldietan, 2022an eta 2023an. Isasak denboraldi bikaina egin du Laboral Kutxa taldean: Muxikako eta Oiartzungo probak eta Helduz txapelketa irabazi ditu eta Madrilgo Itzulian bigarren izan da. Gainera, 23 urte azpikoen Giroan lehiatu da.