- Aurtengoa, urte berezia izango da Azaroa, Zientziaroa zikloarentzat, hamar urte beteko baitira Leminiskata zientzia sare herrikoiak lehen aldiz antolatu zuenetik, eta elkarteak berak hamar urte beteko ditu.+

Hain zuzen, Datorren ostiralean, hilaren 5ean, 19.00etan Beasaingo Igartza jauregian aurtengo Azaroa, Zientziaroa zikloa hasiko da.

Azaroa, Zientzaroa zikloari hasiera emango dio Francisco Gonzalez Redondoren hitzaldiak: Leonardo Da Vinci y Leonardo Torres Quevedo: dos genios universales aurkeztuko du.

Azaroaren 12an Bertako ikerlari eta ekintzaile saioa biziko du. Ane Dorronsoro, Oier Lopez de la Calle, Amaia Aierbe eta Cristina López izango dira bertan.

Martin Garcíak Las fotografías inéditas más antiguas del Goierri hitzaldia eskainiko du gazteleraz, hilaren 19an. Bestalde, azaroaren 26an, Miren Basaras EHUko adituak, covidaren inguruan hitz egingo du.

Hitzaldi guztiak 19.00etan izango dira Igartza Jauregian.

Abenduaren 31 arte, VIII. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki Lehiaketan parte hartzeko aukera ere egongo da.