- Beasaingo etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek greba egingo dute azaroaren 8tik 14ra bitartean. Goxara enpresarekin eta Udalarekin izandako bilerak emai- tzarik gabe amaitu dira. "Lan baldintza eskasak duintzen dituen hitzarmenaren alde" borrokan ari direla jakinarazi dute hilabeteetan zehar. Irailean eta urrian langileek hainbat mobilizazio egin dituzte eta ez dira adostasun batera iritsi.