- Gari Bravo lazkaotarrak agur esango dio txirrindularitza profesionalari hamabi urteren ondoren. Pasa den ostiralean, urriaren 22an, egindako lana zein izandako ibilbide oparoa omendu zuten Areria aretoan. "Lan ikaragarria egin duzu eta Lazkaoko herria munduko hainbat txokotara eraman. Euskal txirrindularitzan erreferente bilakatu zara", adierazi zuen harro Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak.