- Urriaren 23an, larunbatean, Goizeresi Txistulari Taldearen 39. alardea egingo da. Koronabirusarengatik iaz ez zen posible izan antola-tzea. Aurten beste urtetako ohiturei eutsiko zaie: Basakana tabernatik 19:00tan abiatuko da kalejira Pergolotako frontoira arte. Alardeari bertan emango zaio hasiera 19:30ean. Aurten zuzendari aldaketa izango da; Joseba Ibargurenek Unai Ariztimuñori utziko dio lekua.