- Potx eta Lotx pailazoek Kaleak bizirik haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute gaur arratsaldean, Urretxuko Labeaga aretoan. Pailazoen abenturak ikusi ahal izateko sarrerak bost euroan jarri dituzte salgai. Gaur Labeaga aretoan erosi ahal izango dira, 16.00etatik 17.00etara. Ikuskizuna 17.00etan hasiko da.