- Euskaltzaleen Topaguneak eta Ordiziako Udalak euskara zaindu, transmititu eta ohituren inguruko hausnarketa egiteko Euskararen Kriseilua egitasmoa sortu dute. Lau eta bederatzi urte dituzten familiei zuzenduta dago. Etxez etxe ibiliko da Euskararen Kriseilua azaroan hasi eta abendura bitartean. Aste betez izango dute familiek etxean, eta ondoren beste familia batek hartuko du lekukoa. Amaieran, denon parte hartzea eskertu eta hartutako konpromisoak ospa-tzeko, ekitaldi bat egingo da. Euskaren Kriseiluan parte har-tzeko, urriaren 22a baino lehen http://ordizia.kriseilua.eus/ webguneko galdetegia bete behar da.