- Larunbat honetan, hilak 25, Goierriko Petsona Gorren eguna ospatuko da Ordizian Udalaren eta Gaindi- tze elkartearen eskutik.

"Ordiziako Udalaren lehentasuna da herritarren ongizatea bermatzea, eta horiek hobetzeko urratsak ematea da", azaldu zuen Adur Ezenarro Ordiziako alkateak.

Larunbateko programak zeinu hizkuntza tailerra, mimo ikuskizuna eta hitzaldiak izango ditu, besteak beste.

Bestalde, Ordiziako ikastetxeetako haurrek egindako "pertsona gorren komunikaziorako oztopoak" marrazkien erakusketa ospatuko da.