- Azken bi urteetan ezinezkoa izan da Ordizian mintzalagun egitasmoak bere horretan antolatzea. Aurten, ordea, betikora itzuliko da euskararen aldeko ekimena: Mintzapoza.

Mintzalagun egitasmoek euskaraz praktikatzeko aukera eskain-tzen diete herritarrei.

Talde txikiak sortzen dira bakoitzaren aukerak kontuan hartuz. Parte-hartzaile gehienak kafea hartzeko edo paseo bat emateko geratzen dira, eta bertan euskaraz mintzatzen dira. Hala ere, beste ekintza batzuk ere antolatzen dira.

Mintzalagun egitasmoetan parte hartzeko hitzaro@gmail.com edo 609 818 017 telefonoa idatzi.