- Larunbatean, Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldeak Basaurin emanaldia eskaini zuen Euskal Herriko 49. Dantza Agerketaren testuinguran. Lurralde desberdinetako ordezkari banak hartu zuen parte, Aurtzaka izan zelarik Gipuzkoako ordezkaria. Loinatzetako aurreskua eta Loinazko ezpatadantza dantzatu zituzten. Emanaldia zuzenean eskaini zen streaming bidez.