- Beste behin ere, Ordiziako Udaleko Kultura Sailak, Udal Liburutegiarekin elkarlanean, Liburu Baby Kluba antolatu du. Jarduera online egingo da udalaren Youtube kanalaren bitartez eta Mestiza Elkartearen laguntzarekin. Lehen saioa gaurtik aurrera egongo da ikusgarri, goizeko 10.00etatik hasita. zero eta hiru urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktiko honek hiru bideoa izango ditu.