Mugikortasun astea ospatuko da Idiazabalen

Irailaren 15etik 22ra bitartean egingo da, Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez

11.09.2021 | 00:46

Idiazabal – Idiazabalgo Udalak Europako Mugikortasun Astearekin bat egingo du. Horregatik, Idiazabalgo herriak bere mugikortasun aste propioa biziko du, irailaren 15etik 22ra bitartean.

Udalak hainbat ekintza antolatu ditu aste berezirako, mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua ardatz hartuta.

Txirrinduak mantentzeko ikastaroa egingo da, herriko txirrindulari elkartearen laguntzarekin, irailaren 16an.

Irailak 17, ostiral arratsaldean, bigarren eskuko mugikortasun azoka ospatuko da Igarondo pilotalekuan. Bertan, mugikortasunarekin zerikusia duten elementuak saldu eta erosteko aukera egongo da: trizikloak, patineteak eta bizikletak, besteak beste.

Asteazken eta ostegunean, herritarrek saldu nahi dituzten objektuen bilketa gauzatuko da, 16.30tik, 18.30ra, frontoian.

Ostiralean ere, 'Reziklantes' ikuskizuna egongo da, 19.30tik aurrera. Bizikleta gainean berrerabilitako materialaz osatutako kale ikuskizuna izango da.

Irailak 18an, Mugikortasun martxa ospatuko da Idiazabalen barrena. Udalak txirrindu bereziak alokatuko ditu aniztasun funtzionala edo mugikortasun arazoak dituztenentzat. Parte-hartzaile guztiek saria izangu dute.

Irailak 20tik 24ra bitartean, txirrindu bereziekin paseoak egiten jarraitzeko aukera egongo da.

Azkenik, Izalbira ospatuko da, adineko pertsonei zuzendutako paseo osasuntsua. Txirrindulariak ere bertan izango dira.

erakusketa Espazio publikoaren eta mugikortasunaren inguruan Idiazabalek dituen epe erdiko erronkak landu ziren Idiazabal, guztiontzako espazioak eraikitzen prozesuan. Orain, bertan jasotako ideiekin erakusketa eta saio irekia antolatu du Udalak, herritarren iritziaren berri izateko.

noticias de noticiasdegipuzkoa