- Covid-19ak helduenen behar batzuk agerian utzi ditu. Horren harira, prebentzioan oinarrituta, eta pertsonen autonomia eta bizi kalitatea mantentzeko helburuarekin, herrian bertan kokatuko den zerbitzua abian jarriko zu Zaldibiako Udalak. Lagunartean, egun on! zerbitzu berria asteazkenean aurkeztuko du Marijo Arrizabalaga gizarte langileak zaldibiarrentzat, 17.00etan Udal Areto Nagusian.