- Espainiako Gerra Zibilean fusilatuta hildako pertsonak gogoan izango ditu bihar Beasaingo herriak. Uztailaren 27a egun zaila da fusilatuen familientzat, 1936. urteko data honetan, 36 lagunek galdu bai-tzuten bizia Beasainen fusilatuta. Horren harira, oroimenezko ekitaldia ospatuko da 19.00etatik aurrera. Bertan, olerkiak, bertsoak, kantuak, hildakoen izen-deituren irakurketa, eta abar egingo dira. Ekitaldia osasun-arloak eskatzen dituen segurtasun-neurriak kontuan hartuta egingo da: partaideak eserita, 1,5 m.-ko tarteak gordez eta musukoak jantzita.