- Ordiziako Udala, elkar hezten eta zaintzen duen komunitate inklusibo eta jasangarri baten alde lanean dihardu. Horren harira, ostiralean 2030 ekintza plana aurkeztu zuten.

Ekintza planak datozen 10 urteetan Ordiziak aurre egin beharko dien erronkak biltzen ditu. "Udalerriaren norabide berriaren hasiera puntua da hau", adierazi zuen Adur Ezenarro alkateak.

Hiru ataletan banatuta dago: herritarrak, lurraldea eta antolaketa. Guztira, 24 helburu ditu eta horiek lortzeko 210 ekintza zehatz.

Ekintzak herritarrekin gauzatu nahi ditu Udal Gobernuak, elkarlanean.