Goierriko Jazzaldia bueltan da

04.07.2021 | 00:52
Goierriko Jazzaldiko kontzertu bat.

Ordiziako eta Aramako udalerrietan ospatzen den jazzaldiaren zortzigarren edizioa izango da

Aurreko urtean ez zen posible izan Goierriko Jazzaldia ospatzea. Koronabirusa bortitz zebilen eta antolatutako guztia bertan behera gelditu zen. Ez zegoen beste erremediorik, garai hobeak etorriko ziren.

Aurten, normaltasunera itzuli ez bagara ere, gauzak egonkortzen hasi dira. Horregatik, bueltan da Goierriko Jazzaldia. Ordiziako eta Aramako udalerrietan ospatzen den musika ekitaldia, uztailaren 9an, 10ean eta 11an ospatuko da. Aurtengoa, jazzaldiaren zortzigarren edizioa izango da.

Arama Jazz Elkarteak 2020rako antolatu eta montatu zuen programa mantenduko du 2021ean. Musikariak mantentzea bidezkoa iruditu zaie antolatzaileei; eta talde guztiak ados azaldu dira.

Aurtengo ekitaldiaren berrikun-tzarik esanguratsuena, parte hartuko duten musikari eta talde ba-tzuen nazioarteko izaera da. Bestetik, lehenengo aldia izango da Goierriko Jazzaldiaren historian koral talde batek parte hartuko duela. Ordiziako Oroith Abesbatzak Aldapeko Baque Latin Jazz taldearekin kontzertua eskainiko du igande arratsaldean.

Ostirala Jazzaldiari hasiera ematen izango da No More Jazz Brass Brand taldea. Musika-koktel batek osatzen du ikuskizuna. Tradizio amerikarreko gaiak eta euskal kantak batzen ditu.

Maria Yfeuren, 22 urteko sevillarra, izango da eszenatoki gainean. Espainiako eta Europako zirkuitu independientearen ahotsik interesgarrienetako bat da. Goierriko Jazzaldian bere lehen diska aurkeztuko du.

Lehenengo bi kontzertu hauek ostiralen Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko dira, 19.00 eta 22.00etan.

Larunbata Ekitaldiaren bigarren egunak Alberto Artea saxofoi-jo-tzailea entzuteko aukera eskainiko du. Nafarrak bere proiektu berria aurkeztuko du: Laurok.

Velmuz taldeak entzuleak sonoritate askoren bitartez esperimentatzera eramango ditu. Disko berria grabatu berri du, taldearen bigarrena dena. 2019an, Errumaniako Johnny Raducannu Jazzaldiko lehenengo sariaren irabazlea izan zen.

Larunbateko kontzertuak Aramako parkean ospatuko dira, 18.30 eta 20.30ean.

Igandea Goierriko Jazzaldiaren azken eguna izango da igandea. Musikaz beteriko asteburuari amaiera emango dio Ordiziako Oroith Abesbatzak.

Koral taldeak era eta toki ugaritako abestiak lantzen ditu, berezitasuna XX. mendeko musika eta euskal folklorea izanda.

Lehiaketa eta jaialdi askotan parte hartu du Ordiziako Abesbatzak, eta sariak ere irabazi ditu.

Jazzaldian Aldapeko Basque Latin Jazz taldearekin eskainiko du kon-tzertua, Katrin Iturralderen zuzendaritzapean. Musika emanaldia Ordiziako Elizan izango da, 19.00etan.

Lehenengo aldia izango da Goierriko Jazzaldiaren historian koral talde batek parte hartuko duela; Oroith Abesbatzak abestuko du

noticias de noticiasdegipuzkoa