- Loinatz Abesbatzak eta Oskarbi Taldeak kontzertua eskainiko dute datorren larunbatean, hilak 26. Musika-saioa Beasaingo Loinazko San Martin Parrokian izango da, arratsaldeko 19.30ean.

Kontzertuak hiru zati izango ditu: lehenengoan, Loinatz Abesbatza arituko da: bigarrenean, Oskarbi Taldea; eta hirugarrenean, bi taldeak batera.

Sarrerak kontzertuan bertan egongo dira salgai, 10 euroko prezioan.

Loinatz Abesbatzak Victor Zubizarretaren Ama begira zazu; Xabier Sarasolaren Hiru Euskal doinu; Mikel Errazkin eta Eva Ugalderen Kristalez inguratuta; eta José de Olaizolaren Uda (Urte Leloak 4. zatia) interpretatuko dituzte.

Oskarbi Taldearekin batera, berriz, Androkanto, Mariñela, Esperantzari leiho bat eta Mendira naiz kantuak abestuko dituzte.