- Lazkaoko Udalak herritarrei kalitatezko kultura eskaintzeko ahaleginetan, kultur ekimen oparoak antolatu ditu astebururako. Batetik, zinemari dagokionez, La casa del caracol filma egongo da ikusgai gaur, bihar eta astelehenean, 19:30ean. Etxeko txikienek Ballerina pelikulaz gozatu ahalko dute igandean, 12.00etan. Zinemazale Berriak ekimenaren baitan, haurrentzako filmetako lehen 100 sarrerei euro bateko deskontua egingo zaie. Bestalde, Zuhaitz Gurrutxaga umoregileak Futbolistok ikuskizuna eskainiko du astelehenean, Arerian.