- Arrakasta handia izan dute Lazkaoko udako kirol ikastaroek eta udako aisialdi zerbitzuak. Aurten udan izango diren ekintzetan, inoiz baino izen emate gehiago izan dira.

Aisialdi zerbitzuan 198 haurrek eman dute izena. Hauetatik 130ek goizeko 10.00etatik 13.00etara eskaintzen diren jardueretan parte hartuko dute, eta gainontzeko 68ek, 09.00etatik 13.00etara bitarteko aukeran.

Kirol ikastaroetan, aldiz, 664 gazteek eman dute izana. Hauek, kirol ikastaro desberdinetan banatuko dira. Kirolanitzeko jarduera eta piragüismoa izan dira kirol-ekintza arrakastatsuenak.

Ekainaren 21ean hasiko dira ia jarduera guztiak. Ordea, piragüismoa, pilota eta igeriketa ikastaroei ekainaren 28an ekingo zaie. Aisialdi zerbitzuaren lehen eguna, ekainaren 21 izango da ere.

Lazkaoko Udala azken ukituak ematen dabil ekintza guztiak segurtasun eta higiene neurriak errespetatuz gauzatu daitezen.