- Uggasa garapen agentziak eta Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek erabilera bakarreko poltsen ordez poltsa berrerabilgarriak erabiltzeko sentsibilizazio kanpaina jarri dute abian. Kanpaina hiru herrietako fruta eta barazki saltokietan egingo da, uztailaren 23a bitartean.

Dendariek hiru udalen bidez eskuratutako fruta eta barazkien-tzako poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte beraien bezeroen artean. 8.000 poltsa baino gehiago banatuko dira kanpainak iraun bitartean.

Keinu txiki bat dirudien arren, ohitura bihurtzea da helburua, eta horretarako herritarren parte-har-tzea beharrezkoa izango denez, pizgarri gisa, erosleen jardunbide ona saritzea pentsatu dute. Herritarrek solte edo berrerabilgarriak diren poltsetan fruta edo barazkiak erosten dituzten bakoitzean, kanpainan parte hartuko duten dendetan banatuko den txartel batean zigilua jasoko dute.

Sei zigiluz osatutako txartela osa-tzen dutenek, uztailaren 25ean egingo den eskualdeko ekoizleen produktuez osatutako hiru saskiren zozketan parte hartuko dute (herri bakoitzean saski bana).

Kanpainan 17 dendek hartuko dute parte: Legazpiko Mari Carmen eta Sustrai fruta dendek, Eroski, Eroski City eta BMk; Urretxuko Aixa, Cruz, Eroski eta BMk eta Zumarragako Ametsa, Atlas, Josune, Sefe, Qaysar Jameel eta Martinezek.

Denda hauetan kanpainaren berri izango dute herritarrek, bertan topatuko dituzten kartelen eta erosketak beste modu batean egiteko hausnarketarako informazio oharren bidez.

Kanpainak Uggasa garapen agen-tziaren eta udalen sare sozialetan ere izango du oihartzuna, bertan aholkuak eta iradokizunak partekatuko baitira.