- Atzo eguerdian egindako prentsaurrekoan, Ataungo Udalak eta Euskaltzaindiak ezagutzera eman zuten elkarrekin egindako lana. Euskara susta-tzeko asmotan, Ataun Beka 2021: Joxemartin Apalategi Begiristain ikerketa-beka abian jarri dute.

Hitzarmenari esker, Juan Arin Dorronsoro etnografo ataundarrak herrian egindako toponimia-bilketak sailkatu, aztertu eta digitalizatu nahi dira, etorkizunean izenak erabilgarriak izan daitezen, Martin Aramendik, Ataungo alkateak; Irati Arratibelek, kultura, euskara eta berdintasun zinegotziak; Miriam Urkiak, Euskaltzaindiako Gipuzkoako ordezkariak; eta Luis Mari Zalduak, Euskaltzaindiako Onomastika batzordeko kideak, azaldu dutenez.

Ataungo Udala eta Euskaltzaindia pozik agertu dira elkarrekin egindako lanarekin, eta hitzarmenak lanerako bidea zabaltzen duela aditzera eman dute.