- Herriko parkeak egoera onean mantentzeko lan egiten ari da Lazkaoko Udala. Hainbat espaziotan hobekuntzak egin ostean, orain Jose Lasako parkea txukuntzen ari da, bertako erabiltzaileei kalitatezko jolastokiak eskaintzeko eta parke honen jolas zein azpiegituren egoera ona bermatzeko. Helburua herria hobetzea da, batez ere, haurren jolastoki guztiak. Ildo horretan, hobekuntzak ere egin dira Gurutze, Hirigoien, Areso eta Iturgaitzagako parkeetan. Desinfekzio lanak ere gauzatzen ari dira jolastoki guztietan.