- Tokiko kontsumoa suspertzeko eta bultzatzeko asmoz, Ordizian Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean, Ordizian Erein, OrdiziaLoratuz! (Ordizian Oparitu) ekimena abiarazi dute. Merkataritza-kanpaina honetan, opari-bonuak salduko dira, eta hauek, Ordiziako dendetan eta ostalaritza establezimenduetan trukatu ahal izango dira.

"Ziur behin baino gehiagotan ez dakizula zer oparitu maite duzun pertsona bati urtebetetze-egunean, urtemugaren batean edo, ez zaizu bururatzen zer jarri oinetakoan Gabonak iristean", azaldu dute ideiaren sustatzaileek. Ekimenaren helburua, opariak egiteko zalantzak dituzten pertsonei laguntzea da.

bost euro eta 50 euro bitarteko balioa duten bonuak daude salgai dagoeneko Ordizian Bulegoan. Gainera, haziak dituen txartel bat egongo da, eta horiek landuta, bitxilore bat loratuko da.