- Formazio lankidetza hitzarmen bat sinatu berri dute Goierri Eskolak eta Goierri Valley Elkarteak. Akordioaren helburu nagusia etengabeko prestakuntza, unean uneko beharretara egokitutakoa, eskaintzea da. Estrategikoa da Goierri Valley eta haien etengabeko hobekuntzaren-tzat. Horregatik, enpresa bazkideen artean formakuntza saioak antolatuko dira; Goierri Eskola izango da saio horiek eskainiko dituen bazkideetako bat.

Ostiralean, prentsaurrean, sinatutako hitzarmenean honako ordezkariek hartu zuten parte: Carlos Ormazabal, Goierri Fundazioko zuzendaria, Jorge Mancisidor, Goierri Eskolako zuzendaria, Josean Guerra, Goierri Valley-ko presidentea eta Iker Galparsoro, Goierri Valley Elkarteko idazkaria, besteak beste.

Goierri Valley-ek, elkarteko enpresa txiki eta ertain guztiei egindako inkesta bat hartu du abiaburutzat, eremu horretan dituzten beharrak ezagutzeko. ETE-ek, formakuntzaren bidez, enpresaren hobekuntza jarraituan interes berezia dutela ondorioztatu zen horren bidez. Emaitzak ikusita, honako esparru hauei garran-tzi berezia emango diete: kudeaketa orokorra, arlo komertziala, marketina eta finantzak eta kudeaketa orokorra.

2017an, Goierriko industriaren eraldaketaren motor izateko helburuz sortutako enpresa elkartea da Goierri Valley. Goierri eskualdeko industria garapena promozionatzea du helburu eta ehunean parte aktibo diren enpresa eta eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza mota oro sustatzen dute.

Hau da, enpresen unean uneko proiektu eta beharrei era eraginkorrean erantzuteko tresna da.

Bost erronka lantzen dituzte: interkooperazio sarea (enpresen arteko harremanak), enpresa traktoreen arteko lankidetza sarea (sinergiak batzea), enpresa txiki eta ertainak indartzea, elkartearen ikusgarritasuna (komunikazioa eta hedapena) eta balio erantsizko zerbitzuak.