- Lazkaoko Udalak, Emun aholkularitza enpresaren gidaritzapean, datozen urteetara begira 2021-24 Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesu berria martxan jarri du.

Udalarentzat prozesuan zein amaierako planean lazkaotarren iri-tzia kontuan izatea garrantzitsua dela agertu dute, eta horregatik, galdetegi bat osatu dute eta lazkao.eus webgunean jarri, herritar zein euskara eragileen ekarpenekin osa-tzeko dokumentua, "Lazkao eta lazkaotarren momentuko errealitatera eta etorkizunera ere egokitu dadin".

Galdetegia, noski, lazkaotar orori zabaldua dago eta Udalak asmoa agertu du galdetegi horretatik jasotako emaitzakin osatu eta mami-tzeko estrategia plana. Apirilaren 30a arte, osteguna, egongo da galdetegia eskura.

"Soziolinguistika klusterrak egindako azken kale erabileraren neurketak datu txarrak eman ez zituen arren, datu horiek hobe di-tzakegu oraindik, eta hori lortze aldera, Planaren bitartez, herritarrekin elkarlanean datozen lau urteetako estrategia eta helburuak finkatu nahi ditugu, guztion erronka eta lana baita gure hizkuntza babestu eta honen erabilera indar-tzen jarraitzea, Lazkaok herri euskalduna izaten jarrai dezan eta euskara izan dadin herriko hizkuntza nagusia", azaldu du Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkateak. Horregatik, herritarrei ekimenean parte hartzeko deia egiten die alkateak, modu horretara, "plana ahalik eta osatuena izan dadin".