- Bihar arratsaldean, Kutxa Ekogunearen ekimena den Furgobaratza iritsiko da Ordiziako baratze parkera. Arratsaldeko 18.00etan hasi eta ordu eta erdiko saioa eskainiko dute bertan, non, herritarrei baratza behar bezala kudeatzeko gakoak eskainiko dizkieten; baina ez hori bakarrik, baratza duten herritarrek hainbat galdera eta kezka helarazteko unea ere izango da. Ordiziako baratza parkea San Juan auzoan dago, hilerriaren goiko aldean.