- Uztailaren 19tik uztailaren 28ra, Bizkaiako Arratia eskualdeko Artea eta Zeberio herrietan "euskararen jakintza eta erabilera aisiarekin lotuta bultzatzea" helburu duten udalekuak antolatu dira. Beasaingo Udalak bertan parte hartzeko aukera eskaintzen du, uda garaian euskara hobetu eta naturaz goza-tzeko aukera eskura jarriz. Bidez batez, familien kontziliazioan ere lagungarri izan nahi dute udaleku hauek.

2008 eta 2012 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendutako udalekuak dira, eta plaza kopurua mugatua izango da: 50 haurrek parte hartu ahalko dute. Izena emateko epea dagoeneko zabalik da, eta maiatzaren 14ra arte egongo da horretarako aukera. Beasaingo Udalaren webgunean dagoen galdetegia bete beharko da horretarako.

Prezioei dagokionez, honakoak dira ezarritakoak: seme-alaba bat 150 euro, eta 2 seme-alaba 255 euro. Famili ugarien kasuan: seme-alaba bakarrekoek 120 euro; bi seme-alaba dutenek 225 euro, eta, azkenik, hiru seme-alaben izen-ematea 300 eurokoa izango da.

Informazio gehiagorako Beasaingo Udalera jo beharko da 943 028 063 telefonora deituz, edo udalekuak@beasain.eus helbidera ida-tziz. "Beasaingo Udalak, bizi dugun egoera berezi honek baldintzatuta osasun eta segurtasun neurriak kontuan izanda antolatu ditu udalekuak. Osasun agintariek ezarritako baldintzak betez parte hartzaile guztien osasuna bermatuko da. Egitasmo hau, udal gobernuaren legealdi planean helburu nagusien artean jasota eta iragarrita geratu zen eta konpromiso hori betez gauzatu du", jakinarazi dute.