- Antton Telleria tolosarrak haren Nekatutak bakarrizketa eskainiko du gaur arratsaldean, Legorretako Herri Antzokian. 18.00etan hasiko da eta ordu eta laurdeneko iraupena izango duen saio horretan, gai desberdinak landuko ditu aurkezleak, umore ukitu handiarekin. Sarrera 5 eurokoa izango da, eta jakinarazi dutenez aforoa betetzeko azken sarrera batzuk geratzen dira. Oraindik norbaitek lor nahiko balitu, kultur etxean eman dezake izena, (943 085 050 edo kultura@legorreta.eus, edo 747 428 260 telefonoan.