- Azken hilabeteetako dinamikari jarraituz, Lazkaoko Udalak bi motatako bono kanpaina jarri zuen abian duela hamar egun. Batetik, baserritar ekoizleen bonoak, eta, bestetik, merkataritza bideratutakoak. Behin eta berriz nabarmendu dutenez, "tokian tokiko ekonomia eta kon- tsumoa sustatu eta babesteko helburua du".

Eta orain arteko modu berean, kanpainak "harrera ezinobea" izan duela jakinarazi du Udalak, izan ere, herritarren artean astebeteko epean dagoeneko agortu dira merkatari-tza bonoen III. ediziorako salmentan jarritako 1.500 aleak. Hauek 30 euroko prezioan 40 euroko eroste-ahalmena duten bonoak dira.

Txartel horiek ekainaren 11a baino lehen erabili beharko dituzte lazkaotarrek kanpainara atxiki diren 60 saltokietan.

Zalantzarik gabe, formatoa fun-tzionatzen ari da herrian, edo herritarrek behintzat ez dute zalantzarik izan hauek erosterako orduan. Zen-tzu horretan, Udalak bono gehiago ateratzeko aukera aztertuko duela aurreratu dute.

Ildo beretik, merkataritza bonuekin batera, baserritar ekoizleen produktuak merkaturatu eta lehen sektorean mugimendu ekonomikoa sortzeko helburuarekin Udalak lehen sektoreari zuzenduriko bonoak jarri zituen lehen aldiz salmentan. Kasu honetan, 200 izan dira salgai jarri diren aleak.

Horiek 20 eurotan erosi eta 35 euroko erosketa ahalmena eskain-tzen dute, Baserritar Ekoizleen Gidan barneratutakobost baserritarrei erosketak egin ahal izateko. Bonoak oraindik eskuragarri daude Lazkaoko Udaletxean, eta interesa duenak 8.00etatik 18.00etara bitartean eros ditzake. Herritar bakoi-tzak, gehienez ere, bost ale eskuratu ahal izango ditu. Kasu honetan, bestalde, kanpainaren iraupena luzera begira izango da; azaroaren 30a arte erabili ahalko dira.

Lazkaoko Udalak iazko urtean hasi zituen merkatari-tza, zerbitzuak eta ostalaritza suspertu eta indartzeko Suspertze Plana, eta bide horretan urratsak ematen jarraitzen du halako ekimenak antolatzen. Covid-19aren pandemiaren harira sortutako zerbait da, herritarrei aukera emanez deskontuekin herriko merkataritza babesteko eta bertako dendetan kontsumitzeko.