- Gaurkoan ere, eguerdiko 12.05ean hasita, Segura Irratian Bixibixi irratsaioa eskainiko da, zuzenean. Oraingo saio honetan ohiko partaideak izango dituzte, hala nola, Santos Beloki Jalgi hadi tartea aurkezten izango da, eta Zeles Goitiak, Segurako liburutegiko arduradunak, hainbat liburu aurkeztuko ditu, proposamenak jarriz entzuleei. Horrez gain, Gabino Murua gabiriarra ere bertan izango da, astero egin ohi duen gisan, euskararekin lotutako aholkuak luzatuz.

Euskara albo batera utzi gabe, kulturak dituen beste ertz batzuk ukituko dituzte gaurko Bixibixi-n. Batetik, Biziprest filmaz aritzeko Nafarroako euskaraldiko koordinazio taldeko Jon Zapata izango da bertan, eta Netflix euskaraz ekimenaz Izaskun Rekalderekin hitz egingo dute. Azken asteetan indarra hartzen joan den ekimen edo eskaria da azken hau.

89.2 FMan entzungain izango da, eta ondoren saioa berriz ere eskainiko da bihar, osteguna, arratsaldeko 18.00etan, eta igandean goizeko 8.00etan.