- PSE-EEren Urretxuko lan taldea gustura azaldu da Lurralde Antolamendurako Ba-tzordeak Hirigintza Plan Orokorrari baiezkoa eman diolako.

Sozialisten arabera, oniritzi horri esker, udalak herritarrei etorkizuneko egitasmo bat eskaini ahal izango die. Nati Nieves zinegotziak PSE-EEren ekarpena gogoratu du. “2016an hasitako prozesuan parte hartu dugu, une oro”.

Aipatutako eremuan 65 etxebizitza egin ahal izango dira eta horren truke udalak bi igogailu eta pasabideak egingo ditu. Igogailuek eta pasabideek Labeaga kalea Mundo Mejor, Sorginzulo eta Basagasti auzoekin lotuko dituzte. “Sozialistok urte asko generamatzan goialdeko auzoen irisgarritasuna aldarrikatzen”.

Gainera, udalak 1.700 metro koadroko lursail bat lortuko du Gainzuri ikastetxearentzat. “Lursail horri esker, haurreskolaren ebakuazio arazoa konponduko da. Segurtasuna hobetzeaz gain, azpiegiturak eta irisgarritasuna hobetuko dira”.