- Hainbat hilabetez an-tzerkiari bere tartea eta espazioa eman ondoren, gaur iritsiko da bere amaierara Beasain eta Ordizia Udaletako Kultura Sailek antolatutako Antzerki Garaia egitaraua.

Hain zuzen ere, Ordiziako Herri Antzokian 19.00etan euskaraz eskainiko da Txalo Produkzioak prestaturiko Losers an-tzezlana. Marta Buchacaren ida-tzietan oinarritzen da obra, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, eta bi aktore ezagun igoko dira taula gainera: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola. Sarrerak lehiatilan eros daitezke.