- Herritarren artean irakurzaletasuna indartu eta zabaltzeko asmoz, Beasaingo Udalak hainbat ekimen antolatu ditu. Hala nola, ostiral honetan, hilak 16, 17.30ean, irakurle taldearen saioa egingo da Igartza Monumentu Multzoan. Bestalde, 19.00etan, Amaia Zinkunegik Otxandreak korrika bakarrizketa eskainiko du, Las mujeres que bailan con lobos liburua aitzakia moduan hartuta. Hau ere leku berean izango da, eta oraindik ere nahiko lukeenak, liburutegian eskuratu dezake alea, ekimenaren aurretik irakurri eta gozatu ahal izateko.