Orain dela egun batzuetatik Legorretako ur-hornidura sarea hobetzeko lanak egiten ari da Ur Kontsortzioa. Gaur egungo sarea zatikatzeko lanak egingo ditu, sektorizatzeko lanak. Hiru sektore berri bereiziko dira, eta hobekuntza horien bidez lau emari neurgailu instalatuko dira. Lan horien helburua da sarearen kontrol handiagoa izatea eta ur-ihesen bat agertzean lehenago detektatzea.