- Izatez, atzo, igandea, egin behar zuten Idiazabalen galtzada zaharraren barrena Urtsuaran auzorako ibilbidea. Eguraldia medio, azkenean mendi irteera bertan behera gelditu zen, eta Udalak eta Kirol Elkarteko Mendi Sailak jakinarazi dute, besterik ezean, apirilaren 25ean egingo dela ekimen hau. Goizeko 8.30ean abiatuko dira plazatik, eta eguerdirako bueltan izango dira ibiltariak. Modu honetan, Idiazabalgo ibilbideak ezagutzeko aukera eskainiko dute.