- Kontrakorik ezean eta egoerak uzten badu behin-tzat, Zaldibian Kimikarin esperimentu tailerra egingo da datorren apirilaren 7an, asteazkena, Resti pilotalekuan. LH 3. mailatik LH 6. maila bitarteko haurrei zuzendua izango den saioa 16.00etan hasiko da eta bi ordu iraungo du. Udalak jakinarazi duenez, 25 haur baino gehiagok izena ematen badute, bi saio ezberdin antolatzeko aukera aztertuko da. Izena emateko epea bihar bertan amaituko da, eta horretarako kultur etxera edo zaldibia.eus webgunera jo beharko da.