- Zaldibiako Herri Antzokian, bihar, igandea, Luze edo motz ikuskizuna eskainiko da, 18.00etan. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen eskutik bertaratzen direnek saio eder batetaz gozatzeko aukera izango dute. Edukiera mugatua izango duenez, Karreanen eman beharko da izena, edo Udalaren webgune bidez.