- Hemendik aurrera Segurak orientazio zirkuitu iraunkorra izango du, Gipuzkoako Orientazio Taldeak, Goitur Goierri Turismo eta Segurako Udalarekin elkarlanean ekimenaren diseinua egin ostean.

Igande honetan egingo da inaugurazioa, eta mendi eta orientazio federatuek parte hartzeko aukera izango dute. 12.00etatik 14.00etara jokatuko da proba eta izena gotorientazioa.org webgunean eman behar da. Lehen saio honen ostean, edonork parte hartzeko aukera izango du bertan, federatu gabea izanda ere bai.

Hiru ibilbide daude aukeran, denbora eta zailtasun maila ezberdinekin: horia, kilometro batekoa, eta 10 plaka bilatu beharko dituzte partaideek. Laranja 2,5 kilometro luze da, eta 13 plakaz osatua; azkenik, gorria izango da ibilbide luzeena: 3,3 kilometro eta 16 plaka. Turismo Bulegoan edo Udaletxean eskuratu daiteke mapa.