- Ohitura bihurtzen ari da Beasaingo Migdala dendakoentzat outlet festa egitea, eta asteburu honetan halakoa antolatu dute Igartzako Monumentu Multzoan. (10.00-14.00 eta 16.00-20.00) egongo da zabalik, eta sarrera doakoa izango da. Emakume eta gizonezkoentzako arropa eta osagarriak erosi ahalko dira, %80eko deskontuarekin. Gonbidatu bereziak ere izango direla aurreratu dute.